SOPELA (MEÑAKOZ)
LABAREN ATSEDENA
MEÑAKOZEKO PILLOW-LABAK
Meñakozeko hondartzara kontuz jaisten bazara, harri biribilduz osatutako 15 metroko altuerako horma bitxia ikus dezakezu ezkerrean. Ba al dakizu zer sekretu ezkutatzen duten arroka horiek?
Kuxin-labak edo ‘pillow-labak' dira, azken izen hori dute ingelesez. Itsaspeko erupzio bateko labak eta itsasoko urak elkar ukitu eta laba tupustean hoztu zenean eratu ziren.
BA AL ZENEKIEN… laba horiek Eusko-Kantauriar Arroko Goi Kretazeoko bolkanismoaren koladarik adierazgarrienetakoak direla? Baliteke 100 milioi urte izatea!